Ikasleak Gureakeko tailerrean: Gipuzkoako gizarte inklusiboaren ekarpena ezagutzen

2024-10-16

LH6ko ikasleek Gureakeko tailerrera bisita egin dute, bertako errealitatea eta eguneroko funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko helburuarekin.

Ez dira nolanahiko bisitak izan, izan ere, ikasleek desgaitasuna duten pertsonek Gipuzkoako ekonomiari egiten dioten ekarpena biziki ezagutu baitute, aldi berean beraien gizarteratzea eta laneratzea sustatzen dela ikusiz.

Bisitak ikasleen hezkuntza integralerako funtsezko esperientziak izan dira. Ikastolatik kanpoko errealitatea ezagutzea ezinbesteko osagaia da ikasleen balore hezkuntzan, eta kasu honetan, balore inklusiboak barneratzea izan da ardatz nagusia. Etorkizun ez hain urrunean, ikasle hauek gizarte aurreratuago eta justuago baten protagonista nagusiak izango dira, eta bisita honek balore horiek barneratzeko aukera aparta eskaini die.

Gureaken errealitatea ezagutuz, ikasleek desgaitasuna duten pertsonek gizarteari eta ekonomiari egiten dioten ekarpen baliotsua bertatik bertara ikusi ahal izan dute. Bisita hauen bidez, inklusioaren eta gizarte ekarpenaren balioa azpimarratu nahi izan da, ikasleen hezkuntza integralaren parte bihurtuz eta etorkizuneko herritarrak gizarte inklusibo baten eraikuntzan prestatzeko pauso garrantzitsua emanez.