IKASLEEN AZKEN EGUNAK
2020-06-19Iritsi da ekainaren 19a eta horrekin batera ikasleek oporraldia hasteko unea.
Agurrak hunkigarriak izan dira etapa guztietan: HHko etapan, irakasleek bideoa sortu eta zabaldu dute ikasle eta guraso taldera. LHko etapan, zuzeneko saio birtualak izan dituzte gelaka, bertan bertso, abesti eta errekonozimendu postala izan dira nagusi. DBH-DBHOko etapan, azken hiru egunetan, ikasleak Ikastolara etorri dira. Ikasturtearen balorazio egin eta elkar agurtu dute, ekitaldi xumeak baina aldi berean alaiak eginez tutoreekin. Ziklo amaierako ikasleek beren gelaren orla ere jaso dute.