IKASLEEN IRTEERAK

2016-06-10

 LH 3 eta 4koak SASTARRAIN

LH 3 eta 4koak Urola bailarako beste herri batzuk bisitatu ditugu. Goizean Sastarrainen izan ginen bitartean, bazkaltzera Aizarnaraino igo ginen eta arratsaldez Aizarnazabalen jolasteko aukera ederra izan genuen.

LH 3koak ASTIGARRAGAN

 Ikasturteko azken ibilaldia Astigarragara izan da. Eguraldiak bikain lagundu zigun eta Naturaz gozatzeko aukera izan genuen.

Sendabelarren argazki/ fitxak banatu zizkiguten eta hauek ongi behatu ondoren Santiagomendira igotzen ari ginen bitartean, bide ertzean aurkitu behar izan genituen. Hormairudi ederrak osatuazalarentzat oso ona den ukentu bat egin eta jolas pila egin ondoren etxeratu ginen.