Ikastola berritzen, eremuak birsortzen
2025-10-16
Aurtengo ikasturtera begira, Ikastolak hainbat hobekuntza egin ditu Besoak egitasmoari esker, hezkuntza kalitatearen aldeko apustua sendotuz. Azpiegitura berritzeak eta espazioen egokitzapenek helburu argia dute: ikasleen ongizatea eta ikaskuntza-esperientzia hobetzea.






Hobekuntza nagusien artean, Txiki Txoko-ko jangela berritu da, espazio goxoago eta funtzionalago bihurtuz, haur txikienen beharretara egokituta. Halaber, musika eta ingeles gela berritu dira, ikaskuntza eremu espezializatu eta erakargarriagoak eskainiz. Azkenik, Haur Hezkuntzako 0-3 urteko eremua ere ikasleen beharretara egokitu da, garapenari eta arreta pertsonalizatuari lehentasuna emanez.
Ikastolan, denok gara garrantzitsuak, eta gurasoen ekarpena eta bultzada ezinbestekoak dira proiektu amankomun hau aurrera eramateko. Hezkuntza komunitate osoaren inplikazioari esker, ikastola denona eta denontzat izatea lortzen dugu.
Azpiegitura egokiak hezkuntza kalitatearekin bat datozelako, ikastola berritzen jarraitzen dugu, gaurko eta biharko ikasleen aldeko konpromisoa berrituz.