Ikastola biziberritzen, ikastola hobetzen!

2024-07-26

Ohitura denez, udako oporraldia hainbat hobekuntza lan egiteko aprobetxatu dugu.

Aurtengoan, hala ere, ikusgarriagoak diren berrikuntzak egin dira, eta ikastolaren behar berriei erantzutea dute helburu.

Besteak beste, polikiroldegiko sabaia berritu eta aterpea gehitu zaio. Gainera, jangelaren espazioa handitzeko lanak ere gauzatu dira. Azkenik, DBHko geletan ate irristariak kokatu dira.

Hobekuntza guztiak irailean izango dituzue itxaroten.

Ikastola biziberritzen, ikastola hobetzen!