IKASTOLAK 50+URTE (apirilaren 22an "50+aldizkaria"ren aurkezpena)
2016-04-12Ikastolaren 50 urteetako ibilbidea jasotzen duen aldizkariari iritsi zaio argitara egiteko eguna eta lerro hauen bidez gonbitea luzatu nahi dugu. Aldizkaria ikastolako ikasle-ohi den Oihana Elduaien kazetariak egin du. Bertan berrogeita hamar urte hauetan jasotako hainbat gertakari eta pasadizo jasotzen dira.
Aldizkariaren aurkezpenari ere bere lekua eman nahi zaio eta horretarako ekitaldi polita prestatzen ari gara.
Ikastolakide guztioi gonbita luzatu nahi dizuegu bertaratu eta une politt hauek denok elkarrekin ospatzeko.
NOIZ: apirilaren 22an
NON: San Agustin Kulturgunean
ORDUA: arratsaldeko 19:00etan