IKASTOLAK 50+URTE (martxoaren 19an ikastolakide ohien topaketa)

2016-04-12

Joan zen martxoaren 19an, larunbatean, ikastolan elkartu ginen bertako ikasle, langile eta guraso ohiak. Haseratako garaiak gogora ekarri, lagun zaharrak berriro ikusi eta mokadutxo baten bueltan une polita pasa genuen. Ikastolaren proiektu berriak ezagutu eta emandako aldaketak bertatik bertara bizi ahal izan genituen denok. Zorionak eta aupa gu!!!