"IKASTOLAK" DOKUMENTALA

2014-09-28
Miguel Muñoak Donostian Euskal Ikastetxea ireki zuela ehun urte bete direnean, hura gogoratzeko ikus-entzunezkoa egin du Ikastolen Elkarteak. Andoainen egin den Ikastolen 2014-15 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldian eman da lehenbiziko aldiz, Bastero Kulturgunean. Ikusgai duzue hementxe.
 
Aritz Truebaren zuzendaritzapean, Donostiako Zurriola ikastolako Naia Lertxundi eta Markel Sainz dira erreportajearen aurkezleak, eta ikastola bereko Antzerki irakasle Joserra Fachado aktorearen kolaborazio eskergaitza izan du lanak. Errealizazioan eta edizioan Trueba bera eta Igor Tellitu aritu dira, eta Koldo Aldabe da gidoigilea.
 
Zurriola ikastolako DBH 1 eta 2ko ikasleek ere hartu dute parte erreportajean, eta Ahotsak.com atariak bildutako Euskal Ikastetxeko ikasle izandako hainbat lagunen testigantzak ere ikus daitezke.