IKASTOLAKO 0-6 PROIEKTUA EREDUTZAT

2014-11-21

Aste honetan eta hurrengoan Mondragon Unibertsitateko eta Ikastolen Elkarteko zenbait kide ikastolan izango ditugu ikerketa lan bat aurrera ematen. 0 eta 6 urte arteko guneanĀ  gauzatzen ari garen proiektuaren inguruko lana da, ikastolen Haur Hezkuntzako markoa izango dena.

Ikastolen Elkarteak 0-6 egitasmoaren inguruan matxan jarritako lana da, MUrekin elkarlanean. 5 ikastolatako esperientziak hartu dituzte eredutzat. Tartean dago gure ikastola eta gure 0-6 proiektua. Behaketak eta elkarrizketak egingo dituzte, irakasle eta gurasoekin proiektuaren ingurukoak jasotzeko.