Ikastolako ikasturte amaierako festarako prestatzen

2024-05-30

Ikastolako ikasturte amaierako festa ere gerturatzen ari da, ekainak 14an ospatuko dena aurten. Prestaketak hasi dira, eta afarirako erreserba egitea martxan da!

Ekainaren 14ko festa gerturatzen ari da eta jada zehaztu dugu egitaraua. Goizean zehar hainbat ekimen antolatu dira, mendi ibilaldiak besteak beste.

Arratsaldean, berriz, ikastolako kide guztion gozamenerako hainbat ekintza antolatu ditugu. Hona hemen egitaraua:

  • 16:00-18:30: puzgarriak
  • 16:30-18:15: jolasak zikloka banatuta, patata tortila lehiaketa…
  • 18:15: ikastolako musikarien kalejira
  • 18:30: ekitaldi nagusia
  • Jarraian ikastolako trikitilarien emanaldia
  • Ondoren afaria (janariaren erreserba egiteko esteka, Ekainaren 9an amaitzen da epea)
  • Festari amaiera emateko Skapaie taldearen emanaldia

Animatu parte hartzera!