IKASTOLAKO OPOR LEKU eta UDALEKUAK MARTXAN

2014-03-10

KLIKazetarekin batera ikastolako oporleku eta udalekuen inguruko informazio diptikoa banatu da. Bertan aste santu,  udaleku ireki eta Enjoy Englishen inguruko informazioa doakizue.

Azpimarratu nahi genuke ENJOY ENGLISH udalekuen eskeintza. Ikastolan bertan antolatzen diren ingeles udalekuak dira. 5 urtetik 12 urte bitarteko ikasleentzat antolatzen diren udalekuak dira, eleanitz ikastolako hizkuntza proiektuan oinarrituta dago. Jatorrizko ingeles hiztunak diren hezitzaileek gidatzen duten programa da. Udalekuak eta ingelesa uztartzen ditu. Informazio gehiago apirilaren 2an egingo den bileran emango da. 

Bestetik ikastolen elkartearen eskaintza ere eskura duzue jaso duzuen IKASTOLA aldizkariarekin batera.

Hala ere informazio gehiago www.aisialdia.eus eta ikastolako webgunean.

Adi izen emate epeekin!!!!