Ikastolara bizikletaz gero eta ikasle gehiago

2013-10-24

Ikasturte hasiera honek badu aipagarria den eta pasatzen utzi ezin den lagun berri bat berekin, txirringa edo bizikleta. Azken urteetan nabarmena zen ikastolara bizikletaz etortzeko aukera ikasleen artean baina ikasturte honen haseran bikoiztu egin da erabilera. Irudietan ikusgai duzuen bezala bizikleten aparkalekuan ez da leku sobera asko izaten. Heldu zein txiki etortzen da bizikletaz ikastolara nahiz bertaratzeko ditugun bideak ez diren egokienak. Hala ere elkar errespetatuz bertaratzen dira gazteak eta aipatu beharra dago hauek egiten ari diren ahalegina. Ia denon artean bideak egokitzea lortzen dugun eta gero eta jende gehiago hurbiltzen den txirringaz ikastolara.