Ikastolaren etorkizunerako erabakiak hartu dira Ohiko Batzar Orokorrean

2025-12-18

Abenduaren 17an ospatu zen Ikastolako Ohiko Batzar Orokorra, eta bertan bazkideek Ikastolaren jardunaren eta etorkizunaren inguruko erabaki garrantzitsuak hartu zituzten: kontuen onarpena, Artezkaritza Kontseiluaren berritzea eta datozen ikasturteetarako kudeaketa eta proiektu estrategikoen onarpena, besteak beste.

Abenduaren 17an ospatu zen Ikastolako Ohiko Batzar Orokorra. Kooperatiben legeari jarraikiz, bazkideek Ikastolako kontuak onartu zituzten, azken ikasturteko kontuen, aurtengo aurrekontuen eta ikasturteko kudeaketa planaren aurkezpenarekin batera.

Batzarrean, halaber, Artezkaritza Kontseiluaren erdia berritzeko unea iritsi zen. Orain arteko kideei (Saioa Zugasti, Igor Aranbarri, Alaitz Epelde, Leire Oiartzabal eta Amaia Mendizabal) eskerrak eman zitzaizkien egindako lanagatik, eta hurrengo lau urtetarako kide berriak hautatu ziren bozketa bidez: Mikel Labaka, Xabier Ganzarain, Maite Bidezabal, Iera Zinkunegi eta AloƱa Garmendia.

Era berean, 2025-2026 ikasturteko kudeaketa planaren aurkezpena egin zen, Ikastolaren etorkizuneko erronkak eta lan-ildo nagusiak azalduz. Horrez gain, ikastolak herriko kooperatibak sustatzeko proiektu berri batean parte hartzea onartu zuen batzarrak.

Amaitzeko, Artezkaritzaren lan-ildoen aurkezpena egin zen, besteak beste kulturartekotasunaren proiektu estrategikoa nabarmenduz.

Ikastolak eskerrak eman nahi dizkie Batzarrera bertaratu ziren bazkide guztiei, parte-hartze aktiboagatik eta Ikastolaren proiektuarekiko konpromisoagatik.