IKASTOLEN 24. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

2017-05-08

Pedagogia berritzaileak eta espazio eraldatzaileak aztertu dira pasa den asteburuan (maiatzaren 4 eta 5) ospatutako Ikastolen 24. Jardunaldi Pedagogikoetan. Pedagogia berriakĀ  eta berau garatzeko espazio egokiak izan dira aztergai bertan.

Ostiraleko saioa, hezkuntzan doktorea eta aholkulari pedagogikoa den Federico Malpica-k gidatu zuen eta bertan Hezkuntza praktikak eraldatu eta berritzeko klabeak landu ziren.

Bigarren egunean berriz, larunbatean, Rosan Bosch eta Aitor Axpe-ren eskutik, batik bat HH-ko espazioak nola egokitu hezkuntza eraldaketa honetara ikusi ahal izan zen. Rosan Bosch artista eta arkitektoa, nazioartean oso ezaguna da bere hezkuntza espazioen diseinuengatik eta Aitor Axpe arkitekto eta bioeraikuntzan aditua Ikastolen elkarteko aholkularia dugu.