Ikasturte bat atzean, bihotzak betean!
2025-06-14
Atzo ospatu zen ikastolako ikasturte amaierako festa, eta eguna bete-betean disfrutatzeko aukera izan genuen. Jende ugari bildu zen ikastolan, eta eguraldi onarekin eta giro alaiarekin batera, egun borobila izan zen.












Arratsaldean, DBHko ikasleek tortila txapelketan parte hartu zuten. Taldeka aritu ziren sukaldatzen, eta heuren lanak aurkeztu ondoren, dastaketa egin zen. Epaimahaiak aurkeztutako tortilak baloratu zituen eta irabazleak izendatu zituen.
Bitartean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek hainbat jarduera dibertigarri izan zituzten: puzgarriak, jolasak eta bestelako tailerrak. Umeek ederki pasatu zuten, eta haien irribarreek giroa alaitu zuten.
Ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasleen batukadak plaza erritmoz eta emozioz bete zuen. Emanaldia hunkigarria izan zen eta publikoak txalo beroekin eskertu zuen ikasleen lana.
Eguneko momentu berezienetarikoa DBH 4. mailako eta 2. Batxilergoko ikasleei diplomak ematea izan zen. Ekitaldi hunkigarrian, ikasle hauek beren ibilbide akademikoaren etapa garrantzitsu bat itxi zuten, eta familiek eta irakasleek haiekin batera ospatu zuten.
Amaitzeko, afari herrikoia eskaini zen bertaratutako guztientzat. Elkarrekin afaltzeko eta hitz egiteko aukera paregabea izan zen, eta festa giro ederrean amaitu zen eguna.
Ekitaldi honek argi utzi zuen ikastola denon etxea dela. Atzoko bezalako egunek komunitatea sendotu eta bizitzaz betetzen dute gure ikastola. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!