IKASTURTE HASIERA

2015-09-18

Ikasturtea hasi da. Ilusio berriak, erronka berriak, proiektu berriak, beti ere nondik gatozen ahaztu gabe.  Txikienak egokitzapen prozesuan daude bete-betean. Haur Hezkuntzan KIMU proiektuarekin ari dira buru-belarri. Lehen Hezkuntzan  IKASKIDETZArekin jarraituko dute Ikaskuntza Kooperatiboaren printzipioak gelaratzen. Eta DBHn EKI proiektuaren barruan EKI DIGITALArekin lehen urratsak ematen hasiko dira.

Bestalde, ezin aipatu gabe utzi ikastolaren oinarria dugun auzolana, bai kastolako txokoak berritzeko edo Loiolako  Sega Txapelketan lanerako. Lerro hauen bidez denei eskerrik asko.

Eta aurtengoan Ikastolak 50 urte. Horren harira, Ikastolen Elkarteak aurten ikasturteari ofizialki gure herrian emango dio hasiera. Soreasu Antzokian irailaren 26an egingo da ikasturte hasierako ekitaldia, goizeko 11:00etan, “Ikastolak, euskal gizartearen zerbitzura” lelopean.

Lerro hauen bidez guraso, ikasle eta langile guztioi bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.