IKUSI HAURTZARO IKASTOLAN NOLA SUKALDATU ZUTEN

2014-11-21

 

Motorrak berotzen joateko ikusi Haurtzaro Ikastolan, Oiartzunen zer egin zuten. Hurrengo astean ikastolan izango ditugu datorren astean ikastolan Basque Cullinary Centerreko (Mondragon Unibertsitatea) irakasle/sukaldariak izango ditugu zenbait sukaldaritza tailer eskeintzen SUKALDATU programaren barruan.

Goizez LH5 eta LH6ko ikasleek hartuko dute parte. Bikoteka eta hirukoteka plater goxo goxoak prestatuko dituzte. Horretarako osagaiak erosi beharko dituzte eta goizeko lehen orduan erosketak egingo dituzte irakaslearen laguntzaz. Goiz erdian hasiko da sukaldatze lana. Bakoitza bere su aurrean jarri, laban eta lapikoak hartu eta lanean jarriko dira. Eta nola bukatuko da tailerra? Prestatu duguna platerrera eman eta ikastolan bazkalduz.

Bestalde gurasoek ere aukera izango dute parte hartzeko. Asteazken arratsaldean 17:15etatik 19:00etara izango da tailerra. Taldea osatzeko 4 lagun falta zaizkigu. ANIMATU!!!! Eman izena idazkaritzan.