Inauteriak, munduz mundu

2024-02-08

DBHko ikasleak Soreasuko Dinamoan izan dira “Munduko Inauteriak” izeneko muralak osatzen. Mural horiek bihar (otsailak 9) ospatuko den ikastolako Inauteri jaialdian aurkeztuko dituzte.

Inauterietan murgiltzeko prest gaude jada, baina bai munduan eta bai gure ikastolako familien artean ere Inauteriak ospatzeko modu anitzak daude. Kulturartekotasuna, beraz, ikastolako jardunean irmoki presente dagoen errealitatea da.

Jarduera honen helburua ikasleak aniztasunarekiko errespetuan heztea da, eta kultuartekotasunaren onurak baloratzen ikastea.