Irria eta grina, partekatuta esperientzia ahaztezina bilakatuz!

2024-05-15

LH 6. mailakoen kurtso amaierako irteerak taldeko elkarbizitzarako aukera paregabea eskaini du. Emozioak anitz, esperientziak ahaztezinak!

Lehen egunean Lesaka ezagutu ostean eta Irrisarrira bideratu ziren jarraian. Euriak atseden eman zien eta lehen eguna topera gozatzeko aukera izan zuten.

Bigarren egunean arborismoa eta tirolina bezalako jarduerak egin dituzte @irrisarriland abentura parkean. Ahaztezina izan den esperientzia, guztien artean partekatuz oraindik politagoa eginez momentua.

Naturarekin harremanetan, esperientziak partekatuz, elkarbizitza sendotzen ikasleak ikastolan!