Itsasoak eta ozeanoak ezagutu eta zaindu!

2024-01-30

LH 1. eta 2. mailako ikasleek Donostiako Aquarium-eko adituen bisita jaso dute ikastolan.

Saio honetan, oso modu bisualean ezagutu ahal izan dituzte itsas habitataren bizitza eta fauna. Bestalde, itsasoak eta ozeanoak mehatxatzen dituen kutsadura ere izan dute hizpide, beraietan dagoen hondakin kopurua gutxitzeko aukerak ezagutu dituztelarik.