Itsasoko altxorren bila!

2024-03-21

LH 2. mailako ikasleek Donostiako Aquariuma bisitatu dute gaur. Jarraian, Orion izan dira bazkaltzen.

LH 2. mailako ikasleek, Donostiako Aquariumera eginiko bisitan, itsas faunaren elementu nagusiak ezagutu dituzte. Gainera, marrazoei jaten nola ematen zieten ikusi ahal izan dute.

Jarraian, Orio bisitatu dute. XX. mendearen hasieran euskal kostaldeetan azken balea azaldu zen udalerrian bazkaltzeko eta jolasteko aukera izan dute. Txangoari amaiera emateko modurik hoberena izan da.

Elkarbizitzaz eta euskal kostaldeaz gozatzen, a ze egun borobila!