Itzalen artean piztutako sormena

2025-11-13

Aste berezia izan dute gure LH 3. mailako ikasleek! Itzal Antzerki Laborategian murgildu dira Betharram Aretoan, eta itzal txotxongiloak sortzen gozatu dute. Esperientzia paregabea izan da sormena lantzeko eta antzerkiaren mundua gertutik bizitzeko.

Aurreko astean zehar, gure ikastolako Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Itzal Antzerki Laborategian parte hartzeko aukera izan dute Betharrametako aretoan. Jarduera hau Azpeitiko 43. Euskal Antzerki Topaketetako ekitaldien barruan kokatzen da, eta helburu nagusia haurrei antzerkiaren beste adierazpide bat gerturatzea izan da.

Ikasleek itzal antzerkiaren historia ezagutzeko aukera izan dute, eta gainera, itzal txotxongilo propioak sortu dituzte, sormena eta irudimena lantuz. Esperientzia aberasgarria izan da, ikasleek artearen bidez heuren adierazkortasuna garatu eta talde-lanean jardun dutelako.

Ikastolatik, kultura eta sormena sustatzea dugu helburu, ikasle autonomoak eta ekintzaileak hezi nahi ditugulako. Uste dugu kultura giltzarri garrantzitsua dela haurren garapen pertsonal eta sozialerako, eta horrelako ekimenek balio hori indartzen dute.