Itzulerak dakarren magia

2025-09-11

Ikasturte berriari hasiera emanda, ikasgelak berriro bizi-bizi ikusi ditugu.

Uda amaitu da eta, harekin batera, eskolako atsedenaldia ere bai. Isilpean egon diren ikasgelak berriro ere bizitzaz, algaraz eta ikasteko gogo biziz bete dira. Ikasturte berriari hasiera eman diogu ilusioz beterik, eta lehen egunak, ohikoa den moduan, pozez eta berriz elkartzearen emozioz beterik igaro dira.

Ikasturte hau berezia izango da; magikoa, alegia. Ikasle, irakasle eta hezkuntza komunitateko kide guztien artean, ametsak elikatu, erronkak gainditu eta helburu berriak lortzeko aukera paregabea eskainiko digu. Elkarrekin lan eginez eta elkarri lagunduz, ikasturte ahaztezina egingo dugula ziur gaude.

Ongi etorri guztioi!