Izan ekintzaile!
2024-02-23Iraurgi Berritzeneko teknikariek dinamizatuta, DBH 4. mailako ekonomiako ikasleek ekintzailetzaren inguruko bigarren dinamikan parte hartu dute, eta beraien proiektuak aurkezteko aukera izan dute.
Ikasle ekintzaileak eta sortzaileak heztea da helburua ikastolan. Horrela, Iraurgi Berritzeneko teknikariek dinamizatuta, ikasturtean zehar, ekintzailetzaren inguruko informazioa eskaintzeko lan dinamika desberdinak antolatzen dira, ikastetxean bertan, DBH 4. mailako ekonomiako irakasgaiaren baitan.
“Izan ekintzaile” proiektuaren helburua bikoitza da. Alde batetik, ikasleen artean ekintzailetzari lotutako balio eta gaitasunak sustatzea. Bestetik, eskualdean ekintzaileek eta oro har ekintzailetza jarduerak duten ikusgarritasuna handitu eta sustatzea lortu nahi da.
Honetarako, eskualdean alor ezberdinetan dauden ekintzaileak ikastetxeetara gonbidatzen dira heuren testigantza eta esperientzia profesionalaren berri emateko. Gainera, ikasleek beraiek diseinatutako proiektuak garatzeko eta aurkezteko aukera dute.