Jakin-mina piztuz, praktika onak partekatuz!

2024-04-30

LHko ordezkariak hizlari izan genituen gure ikastolako praktika onak partekatuz Euskal Herriko Ikastolen Federazioak antolaturiko jardunaldietan.

Piztu Jakinmina Topaketak ospatu ziren aurreko astean Gasteizko Europa Jauregiko areto nagusian. Ikastolen familia osatzen dugun ikastola guztien artean praktika onak partekatzea zen helburu nagusia.  

Jardunaldien bigarren egunean ikastolako ordezkariak izan genituen hizlari, eta “Behaketa eta irakasle taldea” izan zuten mintzagai. Elkarrekin zer, zertarako eta nola behatzen duten, eta aztertzeko, gauzatzeko eta erabakiak hartzeko gakoak azaldu zituzten.

Goizez, Mariana Morales Lobo adituaren hitzaldia izan zen, “Ikasgelaren behaketa, aprendizaia hobetzeko” lelopean.