Jasangarritasunaren txokoa

2021-02-12

Berrikuntzak ditugu ikastolaren webgunean. Abian da JASANGARRITASUNAREN TXOKOA. Gune berri honetan jasangarritasunaren

inguruan Ikastolan garatzen ari garen ekintza, proiektu, lan,… berri zuzena eman nahi zaio gure webgunea bisitatzen duen edonori.

Momentuz 2 azpigune topatu ahal izango dituzue bertan:

EURONET 50/50    ESKOLAKO AGENDA 2030
                 

Bigarren urtez jarraian, bailarako Udal eta ikastetxeekin batera, energia aurreztearen inguruan garatzen ari garen proiektua. Proiektuaren aurkezpen bideoa, energia taldearen aurkezpena,… jasoak daude jada atal honetan

    

2020-2021 ikasturtean, orain arte ezaguna genuen Eskolako Agenda 21 programa Eskolako Agenda 2030ean bihurtu da. Agenda berri hau, Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da eta nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko.

Aurrerantzean programa honen barruan egindako ekintza guztiak 17 helburu horien lorpenera bideraturikoak izango dira. Ikus dezakezue programaren aurkezpen bideoa ere.