Jolas kooperatiboak ingelesean murgiltzeko

2024-06-12

LH.ko 5. mailan, urtero moduan, F.I.E egitasmoak ingelesean murgiltzeko aukera eskaini die bi astetan zehar.

Bertan, jolas kooperatiboei buruzko unitatea landu dute taldeka. Gainera, ohiko gelakideak nahastu direnez, elkarbizitzarako ere aukera eskaini dute jardunaldiek.

Funtsean, beraien ingeleseko ezagutzak hobetu dituzte jolas kooperatibo horiek eginez. Amaieran, bizitakoa islatzeko, taldeko jolasak sortu eta besteei mural baten bitartez azaldu dizkiete.