Jolasean ikasi, ahozkotasunean hazi
2025-01-29
LH 5. mailako ikasleek ahozko komunikazioa garatzeko egitasmo berezi batean parte hartu dute, non jolasaren eta mugimenduaren bidez ingelesa modu naturalean barneratzeko aukera izan duten.






Esperientzia honi esker, eguneroko bizitzan erabilgarriak diren hitzak eta esapideak praktikatu dituzte, hizkuntza modu esanguratsuan ikasiz.
Ikastolan eleaniztasuna ardatz nagusietako bat da, eta horregatik, hizkuntzen trataera integratua (HTII) lantzen jarraitzen dugu. Filosofia honen baitan, hizkuntzen garapena ikuspegi global batetik bultzatzen dugu, eta bereziki ahozko komunikazioari garrantzia ematen diogu, ikasleen gaitasunak indartzeko.
Egitasmo honen baitan, beste urrats garrantzitsu batzuk ere eman ditugu:
📝 Zuzenketa bateratua: Ekoizpen idatziak zuzentzeko eredu bateratua sortu dugu, ikasleek idatzizko adierazpenean kalitatezko tresnak izan ditzaten.
🎤 Ahozko komunikazioa indartzeko errubrika: Ikasleen ahozko azalpenak modu bateratuan baloratzeko irizpideak ezarri ditugu, denok norabide berean lan egin dezagun.
Bide honetatik jarraituz, ikasleen komunikazio-gaitasuna garatzen jarraituko dugu, urtez urte helburuak ezarriz eta aurrera eginez.