Jolasean, mugak desegiten
2025-05-28
HH 5 urteko ikasleek esperientzia ahaztezin batez gozatu dute Dinamoa gunean. Txinaurriak egitasmoaren baitan, munduko hainbat jolas tradizional ezagutzeko eta bizitzeko aukera izan dute, jolasa baliatuz kulturartekotasuna lantzeko.




Egun horretan, umeek hainbat jolas partekatu zituzten, beste herrialde batzuetako haurren bizimoduaren eta ohituren inguruan ikasiz eta gozamenaren bidez konektatuz. Honako hiru jolas berezi hauek izan ziren protagonista:
🟣 Wolf and Lamb – Yamgan, Afganistan: taldeko estrategiak eta arreta garatzeko jolas dibertigarria.
🔵 Kludeermor – Kopenhagen, Danimarka: mugimenduaren eta elkarrekintzaren bidezko dinamika nordikoa.
🟡 Estrellas – Selva Alegre, Ekuador: erritmoa eta irudimena uztartzen dituen jolas koloretsua.
Dinamoako esperientziak haurrei aukera eman die munduari beste begirada batetik begiratzeko: jolasa, elkarlana eta aniztasunaren balioaren bidez. Haurrek gozatzeaz gain, hainbat herrialdeetako kultura eta ohiturekin kontaktua izateko aukera izan zuten.
Ekimen hau, Txinaurriak egitasmoaren barnean kokatzen da, eta helburua elkarlana, elkarrizketa eta kulturartekotasuna sustatzea da Haur Hezkuntzatik hasita.
Gure ikasleek erakutsi digute, berriro ere, mundu zabal batean bizitzeko, bihotz irekia eta jolaserako gogoa besterik ez direla behar.