Joseba Sarrionandia Ikastolan

2022-01-18

DBHO 1eko ikasleek Sarrionandiaren Narrazioak (1983) liburua irakurri dute ebaluazio honetan, eta egilearekin berarekin hitz egiteko aukera izan dute gaur, Euskal Idazleen Elkartearen “Idazleak Ikastetxeetan” programaren bitartez. Bi orduko saioan zehar gustura aritu dira idazlea eta baita ikasleak ere, literaturaren, autorearen bizipenen eta bestelakoen inguruan hizketan.