Kalean abestuz, bihotzak poztuz!

2024-04-30

LH 5. mailako ikasleek “Kale Kantu” ekimenaren baitan herriko hainbat txoko euskal kantekin alaitu dituzte.

Aurreko ikasturteetako ohitura ona berreskuratu eta kalera atera dira kantari ikasleak, eta bere ekimenean herriko euskal jira taldearen laguntza izan dute.

Maiatzeko eta ekaineko astearte gehiagotan ere jarraituko dute euskal abestiak herrian ezagutarazten. Egon adi eta gozatu euskal abestiekin eta dantzekin!