Kanpaikada bereziak

2020-01-10

Gabon hauetan bi ekintza egin dituzte gure LH4ko ikasleak San Martin Egoitzako lagunekin elkarlanean daramaten proiektuaren barruan. Abenduaren 19an izandako abesti, dantza eta eskutitzen saioaz gain, gure ikasleek bidalitako bideoarekin eman zioten ongi etorria 2020ari egoitzako egoiliarrek. Bideoan LH osoak parte hartu zuen.

Zergatik egon gabeko 12:00ak iritsi zain urte berriari ongi etorria emateko? zergatik ez lehenago entzun kanpaiak, mahatsa jan eta goiz-goiz lotaratu? Hori egiten lagundu zieten gure ikasleek San Martingo lagunei. Bideo bat ekoiztu eta bidali zieten nahi zuten momentuan ospatzeko urte aldaketa.

Hona hemen emaitza,