Kilometroak: Azpeitia, ikasleen topagune!

2024-04-16

Apirilaren 19an ospatuko den Ikasle Topaketaren aurkezpena egin dute DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleek.

Aurtengo Kilometroen Kultur izpiak egitasmoaren barruan, Ikasle Topaketa ospatuko da ostiralean, apirilaren 19an, Azpeitian. Aurtengo ikastolen festak antolatuko dituzten ikastoletako ikasle guztiak bilduko dira Azpeitiko Ikastolako DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleek gonbidatuta. Zangozako, Oiongo, Getxoko eta Baionako ikastolako ikasleak izango ditugu gurean hain zehazki ere.

Jarraian ikusgai duzue egun osorako ikasleek beraiek osatu duten egitaraua, UEMA eta Zaparraie euskara taldearekin elkarlanean.