Kilometroak: Kultur izpiek, bidea argitzen diraute

2024-03-14

Martxoko bigarren hamabostaldian barrena, aste honetan beste bi jarduera ospatuko dira “Kultur Izpien” egitasmoaren baitan: Milagro-Faltzes etapa eta DBH 3. mailakoak Korrikan parte hartzen Argantzun. Gainera, gure ikasleak “Harro Herri” egitasmoko bazkalosteko jolasetan laguntzaile.

Alde batetik, ate joka dugu Tutera-Azpeitia ibilbideko bigarren etapa. Zehazki, larunbat honetan, martxoak 16an, Ebro ibaia atzean utzi eta Arga ibaiaren ibilbidea jarraituko dugu iparralderantz, Azkoiendik pasa ostean Faltzesera iristeko. 21 kilometroko ibilbide atsegina, desnibel gutxikoa gainera. Pixkanaka, tipi-tapa, Azpeitiara bidea elkarlanean egiten!

Bestalde, hurrengo astelehenean, martxoak 18, DBH 3. mailako ikasleak Argantzun (TrebiƱu) Korrikan parte hartuko dute. Egun horretan, herritik kilometro bat inguru batera egingo dute korrika Argantzuko ikastolako eta gure ikastolako ikasleek, eta, gainera Argantzuko ikasleei Kilometroen sinboloa den Eguzkilorea oparituko zaie. Egunari amaiera emateko, bi ikastolako ikasleek jolasak egingo dituzte elkarrekin, musikaz girotuta gainera. 

Bestalde, larunbat honetan, martxoak 16, Harro Herri egitasmoan bazkalostean egingo diren jolasetan DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleak laguntzaile gisa jardungo dira. Animatu eta bertartu!

Egitasmo guzti hauekin Kilometroak, Korrika eta euskara guztion ondarea direla aldarrikatu nahi da. Berdin du jatorria edo bizilekua, guztionak dira eta guztion parte hartzea eskatzen dute!