Kilometroak: Periferiako ikastolak ere erdigunean nahi ditugu!

2024-03-07

“Non eta Mugan” ekimena ospatuko da igande honetan, martxoaren 10ean, Beskoitzeko ikastolari elkartasuna adierazteko. Autobusean izena emateko epea oraindik zabalik.

Azpeitian “euskararen arnasgunean” bizitzeak batzutan ahaztarazi egiten digu Euskal Herrian ere badirela periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari, horietako bat Ikastolen mugimendua delarik. Ez da bakarrik Nafarroako Erribera edo Errioxa Arabarraren kasua, Iparraldeko kasua ere bada.

Horregatik, aurten, Beskoitzen ospatuko da “Non eta Mugan” egitasmoa. Ez da ahaztu behar ikastola honek ixteko agindua jaso duela eta beharrezkoa da beraiek guztion elkartasuna eta gertutasuna sentitzea.

Ikastolek historian zehar toki guztietan izan dute misio bera, periferiako ikastolek ere badute: jendartea euskalduntzeaz gain, euskalduntasun horren bitartez euskal kultura indartzea. Hori baita euskal identatea garatzeko bide sendoena.

Ez da erraza izan eta oraindik ere zaila izaten jarraitzen du ikastola hauek pairatzen duten egoera sozio-polikoari aurre egitea. Aurrera egiteko dedikazio eta militantzia handia behar izaten dute.

Horregaitik igandeko ekitaldian Euskal Herriaren periferian euskararen alde lan egin duten eragileei aitortza egingo zaie.

Ondorengoa da igandeko egitaraua:

10:00 HARRERA – GOSARIA

11:00 PERIFERIAKO IKASTOLEI AITORTZA EKITALDIA

12:30 HAURREN JOLASAK, PUZGARRIAK eta PONTX PAILAZOA

14:00 BAZKARIA.

Gogoratu ikastolatik autobusa osatzeko aukera oraindik zabalik dagoela. Horretarako, idazkaritzan eman beharko da izena biharko, martxoak 8, 12:30ak arte.  Autobusaren irteera martxoak 10 igandea, 08:30etan anbulategian izango da. Salneurria gure ikasleentzat 7 € eta gainontzekoek 13 €.

Itzulera, Beskoitzetik bazkaldu ostean izango da. Bazkarirako izena ematea beharrezkoa da, honako esteka honetan.

Animatu!