Kilometroak: Tipi tapa, Azpeitira gerturatzen izpiak!
2024-04-13Otsailaren 17an Tuteratik abiatu eta urriaren 19an Azpeitian amaituko den etapazko ekimenaren hirugarren etapa ospatu da larunbat honetan, Faltzestik Lerinera.
Kilometroen urteko egitarauaren barruan, Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunarekin elkarlanean, Euskal Herriaren hegoaldeko lautada ederretatik hasi eta gure bailara malkartsuetaraino, etapaz etapa eta izpiz izpi barreiatuko dira 2024 Kilometroen ardatz diren baloreak: euskara, kulturartekotasuna eta herrigintza.
Gaurko etapan Leringo pinudietan barrena murgildu da ibilbidea, lautadak atzean utzi eta mendiz mendi ibili direlarik bertaratu direnak. Amaieran Errigorako produktuen zozketa egin da.
Izpiz izpi, pausoz pauso, aurrera goaz!