Kilometroak: Zurak eta ezpalak egitasmoa

2024-02-29

Larunbat honetan, martxoaren 2an, Zurak eta Ezpalak ekimena egingo dugu Ikastolan. Ikus bideoa.

10:30ak eta 13:00ak bitartean ateak zabalik izango dira, Ikastolari hasieran eman zioten belaunaldiko aitona-amonak sartu, gelak bisitatu, eta euren biloben ahotik entzun dezaten zer egiten duten geletan, zer ikasi, zertan jolastu…Seguru aitona-amonek ere badutela zer kontatu txikiei, euren txikitako eskolen, liburuen eta jolasen inguruan. Jai giroan, bi belaunaldien arteko harremana bultzatu nahi dugu horrela, eta Ikastolaren eraldaketaren parte izatea bi belaunaldiak. 12:30etan bertaratzen diren ‘zura’ eta ‘ezpala’ guztein familia argazkia aterako dugu. Animatu!