Kilometroak: Zurak eta ezpalak, jatorritik etorkizuna eraikitzen!

2024-03-02

Jai giroan “Zurak eta ezpalak” egitasmoak Ikastolaren eraldaketaren parte diren belaunaldiak elkartzeko aukera eskaini du.

Kilometroen “Kultur izpiak” dinamikaren baitan, “Zurak eta ezpalak” egitasmoa gauzatu da. Bertaratu diren guztiek ateak zabalik aurkitu dituzte, bai aitona-amonek, bai ikasle ohiek, haien gurasoak, eta bai gaur egun egungo ikasleek ere eraikin osoko gune guztiak bisitatu dituzte. Emozioz, iragana gogoan dutelako, baina aldi berean etorkizuna eraikitzen jarraitzeko ilusioz beteriko eguna izan da. Aitona-amonek eta gurasoek euren biloben eta seme-alaben ahotik entzun dute zer egiten duten geletan, nola ikasten duten,  nola jolasten diren…

Jai giroan igaro da goiza, eta bi belaunaldien arteko harremana sendotzeko aukera eskaini du, jatorria eta etorkizuna uztartuz, Ikastolaren eraldaketaren parte direlako bi belaunaldiak. Amaieran familia argazkia atera da, etorkizunean ere gogoan izateko gure jatorria.

Izpiz izpi, aurrera goaz!