Kilometroetako boluntario taldeari eskertza

2024-10-09

Kilometroen egunean milatik gora boluntario ibili ziren lanean egun osoan zehar. Guztion argazkiak jartzea posible ez den arren, guztiok zoriontzea eta guztioi eskerrak ematea bai dela posible.

Mila esker Kilometroetan parte hartu zenuten boluntario guztioi! Zuen lan paregabea gabe, ezinezkoa litzateke Kilometroen eguna hain modu zoragarrian antolatzea. Ikastolak bihotzez eskertzen du zuen ekarpena eta eskuzabaltasuna, eta harro gaude komunitate honetako parte izateaz. Elkarlanean, gure kultura eta hezkuntza indartzen!