KMK arropa

2020-05-28

Lanean da berriro ere Kilometroak 2020 – Arropa Batzordea.

Osasun egoerak bultzatutako derrigorrezko geldiunearen ondoren ordea, itzulera hainbat egokitzapenekin etorri da.

 Ez dute dendarik ireki, baldintza egokietan irekitzea ez dutelako bideragarri ikusten. Irteerei dagokienez ere, martxoaren 14tik guztiak bertan behera geratuta daude eta oraingoz ez dute berririk aurreikusten. Denborak esango du noiz has daitezken bi bide hauetan berriz ere buru-belarri lanean.

 ONLINE salmentan jarri dute beraz beraien indar guztia eta noski, guk ere lagundu nahi diegu lan horretan.  Kilometroak-eko webgune ofizialen aurkitu daiteke salgaien katalogo osoa, baita eskaera egiteko inprimakia ere. Baina eskaria bertan eginez gero garraio gastuak erosleak ordaindu beharko lituzke. 

 Beraz eskaria gure ikastolako webguneko orri honetatik egitera gonbidatzen zaituztegu. Eskari kopuru batera iristen bagara garraio gastuak Zubimusu ikastolaren eskutik joango lirateke, beraz denok irabazten dugu.

 Animatu eta egin eskaria ondorengo lotura erabiliz