Komunikazio ez bortitzaren inguruko tailerra gurasoentzat
2013-11-22Irailean PILAR DE LA TORRE-rekin izandako hitzaldiaren ostean, Komunikazio ez bortitzaren inguruan sakontzeko asmotan, gurasoentzako tailerra antolatu dugu.
“Sarritan,
-Gauzak 100 aldiz esaten ditut tonu guztietan kasun baino lehen…
-Ez dugu nahiko genukeen guztia esaten edo nahi baino gehiago, eta ondorioz ez gara modu egokian horrekin eroso sentitzen…
-Zailtasunak izan ditzakegu gauza bat debekatu, exijitu edo ez esateko orduan…
-Mehatxu, zigor, xantaiak baino beste biderik ez dut aurkitzen nik nahi dudana lortzeko…
-Gure seme-alaba eta gure artean gaizki ulertuak sortzen dira.”
– Zergatik jokatzen du horrela zure haurrak? Zer behar du? Zer da niretzat inportantea dena eta ez dena kontutan hartzen?
– Nola lagundu gure haurrari beregan ziurtasuna izaten ?
– Nola lortu konfiantza gure guraso paperean?
Emailea
Tailerraren antolaketa
Hilean 2 orduko saio bat izango da. Arratsaldeko 15:00 – 17:00 tara.
– Abenduak 10
– Urtarrilak 10
– Otsailak 7
– Martxoak 7
– Apirilak 11
– Maiatzak 9
– Ekainak 6
Izen-ematea
– Non: Idazkaritzan edo ikasberri@ikastola.net
– Epea : abenduak 4 (talde mugatua izango da)
– Matrikula 50 euro.