KOMUNIKAZIO TAILERRA GURASOENTZAT

2015-09-18

Hasitako ibilbidea jarraituz aurtengoan ere Komunikazio ez bortitzaren inguruan  sakontzeko asmotan gurasoentzako komunikazio tailerra antolatu dugu.

“Sarritan, gauzak 100 aldiz esaten ditut tonu guztietan kasu egin baino lehen…”

– Ez dugu nahiko genukeen guztia esaten edo nahi baino gehiago esaten dugu eta, ondorioz, horrela ez gara eroso sentitzen…
– Zailtasunak izan ditzakegu gauza bat debekatu, exijitu edo “ez” esateko orduan…
– Mehatxu, zigor, xantaiak…  beste biderik ez dut aurkitzen nik nahi dudana lortzeko
– Gure seme-alaben eta gure artean gaizki ulertuak sortzen dira.

  – Zergatik jokatzen du horrela gure haurrak?   Zer behar du?

   – Nola lagundu gure haurrari bere buruarengan  ziurtasuna izaten? 

   – Nola lortu konfiantza guraso paperean? 

Tailerraren antolaketa

         Hilean 2 orduko saio bat izango da.  Goizez (09:30-11:30)  edo     arratsaldez (15:00 – 17:00)

– urriak 8            – azaroak 5             – abenduak 3         – urtarrilak 14      – otsailak 11        – martxoak 3          – apirilak 7      – maiatzak 5       – ekainak 2

Izen-ematea              

    – Non: Idazkaritzan  edo ikasberri@ikastola.net  

    – Epea : irailak 29   (taldeak mugatuak izango dira)

    – Matrikula 50 euro.

 

  Emailea