KONFIDANTZAREN PEDAGOGIA I. BILGUNEA
2014-05-09Konfiantzaren pedagogia izena eman diogu ikastolok denon artean eraikitzen ari garen 0-6 proiektu pedagogiko berriari. Ikastolan ere norabide berean ari gara lanean gure 0-6 proiektuarekin eta elkarlan hori aberasteko ezinbestekoa denez elkarrekin esperientziak konpartitzea, elkarbanatzea, Lekeition I.bilgunea antolatu da maiatzak 9 eta 10ean. Ikastolako zenbait kidek ere bertan parte hartuko dute.
Gaian aditu diren zenbait gonbidatu izango dira bi egun horietan 200 bat entzule jasoko dituen bilgunean. Ostiralean, Hubert Montagner izango da eta larunbatean, Javier Bahon alde batetik, eta IƱaki Eizmendi eta Lorea Agirre, bestetik. Montganer erritmo biologikoez eta eskola-denboraren antolaketaz arituko da goizez eta arratsaldez, Korsikako Monticelloko eskola sortzeko eta gauzatzeko oinarritzat hartutako datu zientifikoak azalduko ditu. Bahon, berriz, pentsatzen ikasteaz eta adimen anitzen inguruan mintzatuko da. Azkenik, Eizmendi eta Agirre identitate euskalduna eta Haur Hezkuntza gaia izango dute mintzagai.