Kontzientzia bizirik, txokoak garbirik!
2024-03-22Ingurumen proiektuaren baitan, DBH 2. mailako ikasleek ikastola inguruko parke eta eremu berdeetako zaborrak jaso eta sailkatu dituzte.
Ingurumen proiektuaren helburuetariko bat ikaslegoaren artean gure ingurune naturala zaborrez garbi mantentzearen beharraz kontzientziatzea da.
Kontzientziazioak ekintza zuzenak egitera bultzatu behar ditu ikasleak. Horren adibide gisa, DBH 2. mailako ikasleek ikastolako inguruko parke eta eremu berdeetako zaborrak jaso eta sailkatu dituzte, plastikoak eta beirazko elementuak errefuxatik bereiztuz.
Ikasle aktibo eta konpromisoz beteak hezten ikastolan!