Korrika 2022 bertan dugu

2022-04-08

22. Korrikaren ekitaldia heldu da gure herrira ere, beraz, euskararen alde korrika egiteko unea iritsi da.

Korrika euskararen alde Euskal Herri osoan zehar egiten den ekimen erraldoia da, manifestazio baten modukoa, baina korrika. AEK euskaltegi elkarteak antolatzen du. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu. Aurten, Amurriotik abiatu, eta Donostian amaituko da, guztira 2.500 kilometro inguru eginez.

Gure ikastolak ere bat egiten du ekimen honekin, euskara baita gure hizkuntza. Hori horrela, lekukoa hartuko dugu herriko hiru leku ezberdinetan: lapatx zabortegian, zezen plazan eta ikastola aurreko biribilgunean.

Bestetik, gogoratu argazki bilduma osatzen aritu garela Korrika babesteko bidaltzen egon zareten argazkiekin. Ikusteko, sakatu hemen.

TIPI-TAPA TIPI-TAPA, KORRIKA!