Kultur izpiak: Tutera-Azpeitia ibilbideko lehen etapa

2024-02-17

Lagun Onak Mendi Bazkunak Kilometroekin elkarlanean antolaturiko Tutera-Azpeitia ibilbidearen lehen etapa (Tutera-Milagro) gauzatu zen otsailaren 17an.

Etapa honetan Erriberako lurrak zeharkatu dituzte, hain zehazki ere Tuteratik abiatu eta Milagroraino, 32 kilometroko ibilbidean.

Euskal Herriko txoko desberdinetatik gerturatu direnek Tuterako Argia ikastolako kideak izan dituzte anfitrioi gisa. Beraien lankidetza eskertzeko aurtengo Kilometroen ikurra den eguzkilorea oparitu zaie. Bestalde, bertaratu direnek eskualdeko produktu tipikoak ezagutzeko aukera ere izan dute.

Izpiz izpiz eta pausoz pauso Kilometroak martxan dira!