Kurtso amaierako festa

2024-06-15

Kurtso amaierako festa ospatu genuen atzo ikastolan giro paregabean. Ekintza ugari burutu ziren, denen gozamenerako.

Goizean zehar, HHko eta LHko ikasleek jolasak eta mendibueltak egin zituzten eguraldi apartaren laguntzarekin.

Arratsaldean, DBHko ikssleek tradizio bilakatu den patata tortila txapelketan parte hartu zuten, eta bien bitartean beste ikasleek jolas, puzgarri eta karaokeaz gozatzeko aukera izan zuten.

Egunari amaiera emateko, Kilometroen abestiaren koreografia egin ostean Skapaie elektrotxarangaren musikarekin, familia giroan afaria ospatu zen kiroldegian.

Egun ahaztezina kurtsoari agur esan eta udari ongietorria emateko!

Ondo ondo pasa oporrak eta gogoratu udazkenean Kilometroen festa handia zain dugula! (esteka honetan ikusgai festan osatutako eguzkilorearen irudiak)