Lankidetza bikaina aurten era San Martin egoitzako lagunekin
2020-12-15Iazko ikasturtean hasi ziren ikastolako LH4 eta San Martingo egoiliarrak proiektu komun batean lanean. Proiektuaren helburua, aiton-amonen eta ikasleen ezagutzak eta ideiak partekatuz eta uztartuz, belaunaldi desberdinen ezaugarri eta bizipenak baloratzea da. Ikasle emozional, enpatiko eta parte hartzailea sortuz gizartearentzat onuragarriak izango diren helburuak lortzeko.
Aurreikusitako lau ekintzetatik 3 besterik ez ziren gauzatu iaz zoritxarrez. Kilometroaken inguruko lanketa, Gabon postalen bidalketa eta Inauterietako kalejira egoitzara hurbiltzea oso ondo baloratuak izan ziren egoiliarren aldetik eta zer esanik ez ikasleen aldetik. Maiatzerako pentsatuta zuten ekintza (Herri kirolen ingurukoa) izan zen konfinamenduaren ondorioz egin gabe gelditu zena.
Aurten, indar berriturik ekin diote berriro proiektuari. Aiton-amona bakoitzari ikasle bakoitzak eskutitza idatzi dio, egoera latz honen aurrean lehenengo kontaktua eginez, eta beraien alderdi emozionalaren berri emanez. Eskutitzatk ikaragarrizko pozarekin jaso dituztela adierazi digute egoitzatik eta argazki batzuk ere bidali dizkigute.
Gabonetan, Gabon kantak abestuz ikasleek grabazioak bidaliko dizkiete, egun horiek alaitu eta gogoan dituztela adierazteko.
Covid egoera dela eta, egoeraren eboluzioaren arabera diseinatuko dituzte beste era bateko ekintzak. Bitartean distantziatik egin daitezkeen jarduerak burutuko dituzte komunikazioa mantentzeko.