LARUNBATEAN LOMCEri EZ MOBILIZAZIOA

2015-11-25

Hezkuntza Plataformen Topaguneak deituta, LOMCEri ezetz esateko eta hezkuntza eredu propioaren alde egiteko mobilizazio eguna izango da azaroaren 28a.

Ikastolen Elkarteak bat egin du mobilizazio hauekin, eta atxikimendua adierazi du, halaber, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek, Ikasle Abertzaleek, Hik Hasik, Urtxintxak eta Sortzen-ek.

Gipuzkoan, Donostiako Boulevard-ean emango zaio hasiera mobilizazioari arratsaldeko  17:00etan  kalejira batekin.