LHko eta DBHko ikasleak elkarlanean, proiektu pedagogiko berritzailea gauzatzen

2024-12-13

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek hitzaldi baten tailerra gauzatu dute, eta horretarako, DBHko 1. mailako ikasleen laguntza izan dute.

Proiektu honen helburu nagusia izan da ikasleen artean elkarlana sustatzea eta teknologia digital berriak erabiltzeko trebetasunak garatzea, kasu honetan CANVA tresnaren bidez.

Bigarren Hezkuntzako ikasleek, aurreko ikasturteetan hitzaldiaren ezaugarriak eta egitura sakonki landu dituztenez, ezagutza horiek irakatsi dizkiete LHko ikasleei. Horrez gain, CANVA tresna digitala erabiltzen irakatsi diete, ideia abstraktuak eta edukiak modu bisual eta erakargarrian aurkezteko. Proiektuak, horrela, ikaskuntza kooperatiboaren bidez, ikasle guztien garapen pertsonala eta akademikoa aberastu du.

ADIN DESBERDINEKO IKASLEEN ARTEKO INTERAKZIOA

Ikastolak 0-18 urte bitarteko proiektu pedagogiko propioa duenez, eta eraikin berean lan egiteak adin desberdinetako ikasleen arteko harremana ahalbidetzen duenez, horrelako proiektuak bideratzeko aukera paregabea eskaintzen du. Ikasle zaharrenek beren esperientzia eta jakintza helarazi dizkiete gazteenei, eta horrek harreman sendoak sortu ditu adin-taldeen artean.

PEDAGOGIA BERRITZAILEA: DIZIPLINARTEKO PROIEKTUAK ETA EUSKAL CURRICULUMA

Ikastolan, diziplinarteko proiektuei eta euskal curriculumean oinarritutako ikasmaterial propioei esker, esperientzia pedagogiko berritzaileak bideratu daitezke. Proiektu honek, hain zuzen ere, ikasleen autonomia eta talde-lana sustatzeko baliabideak eskaini ditu.

Ikasi, partekatu eta hazi elkarrekin!